Fakultateko Ikerkuntza Jardunaldiak

Zientzia eta Teknologia Fakultateko VII. Ikerkuntza Jardunaldiak

2020ko martxoaren 16, 17 eta 18an Zientzia eta Teknologia Fakultatean “VII. Ikerketa Jardunaldiak” egin behar ziren, Klima Aldaketa lelopean.

COVID19 pandemia zela eta, Jardunaldiak irailaren amaierara atzeratu ziren. Zoritxarrez, pandemiak aurrera jarraitzen du eta ezin izango dugu jardunaldietan, Nazioarteko Ingurumen-politikako Aholkulari eta Kontsultorea eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konbentzioko Idazkari Exekutibo ohia, Yvo de Boer jauna, gure artean eduki. Horregatik erabaki dugu Fakultateko VII. Ikerketa Jardunaldien lehen egunean egingo zen Klima Aldaketari buruzko egunaren ospakizuna pandemia gainditu arte itxarotea.

Gaur egun bizi dugun egoera kezkagarria izan arren, gure ustez komenigarria da Fakultateko VII. Ikerketa Jardunaldiak egitea, modu birtualean bada ere.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko VII. Ikerkuntza Jardunaldietako laburpenak

Posterren erakusketa

Comunicaciones orales

BIOZIENTZIAK

FISIKA ETA INGENIERITZA ELEKTRONIKA

MATEMATIKA

GEOLOGIA

KIMIKA

INGENIERITZA KIMIKOA