Asset Publisher

Chat

"Partikula edo uhina? Materialen barrura begirada bat”. Julen Ibañez

Eguna: 2024/10/09
Ordua: 12:00
Lekua: Paraninfo

ZIENTZIAZ eta TEKNOLOGIAZ BERBETAN: 2024ko Udazkeneko Jardunaldiak, hitzaldien zikloa hasiko dela. Lehen hitzaldia “PARTIKULA EDO UHINA? MATERIALEN BARRURA BEGIRADA BAT” Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC) Julen Ibañez doktoreak emango du.

Laburpena

Silizioa edo kobrea bezalako materialak eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat objektutan aurkitzen dira; eta hala ere, material arrunt hauek mekanika kuantikoaren oinarrizko printzipioei buruzko ikuspegi liluragarria eskaini ditzakete, partikula-uhin bikoiztasuna adibidez. Harri batek laku baten gainazalean uhinak sortzen dituen bezala, material baten barruan dauden elektroiek partikulen eta uhinen portaerak erakusten dituzte, objektu kuantikoen izaera bikoitza agerian utziz. Scanning tunneling microscope (STM) bezalako teknika esperimental aurreratuek efektu kuantiko hauek zuzenean ikusteko aukera ematen digute "elektroi olatu" moduan. Hitzaldian olatu onenak zein materialetan aurki ditzakegun ikusiko dugu, eta baita hauek nola surfeatu ere.

Hizlariaren datuak

Julen Ibañez (Hondarribia, 1986) Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikan lizentziatua eta doktorea da. Jülich-en (Alemania) doktorego osteko egonaldi baten ondoren Euskal Herrira itzuli zen Marie Sklodowska-Curie beka baten bitartez. Gaur egun Ikerbasque Associate ikerlaria da Donostiako Materialen Fisika Zentroan (CSIC), bertan optika ez-linealaren alorreko ikerketa talde bat zuzentzen duelarik Europar Batzordeak emandako 1,4 M€-ko ERC Starting Grant baten bitartez (PhotoNow proiektua).

Communication information

  • Title: "Partikula edo uhina? Materialen barrura begirada bat”
  • Authors: Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanotza
  • Speaker: Julen Ibañez. Donostiako Materialen Fisika Zentroa (CSIC)