Campus Bizia Lab
UPV/EHUk Erasmus University Educators for Sustainable Development proiektuaren baitan proposatu duen Academy ekimenaren bidez, lankidetza prozesu bat garatu nahi dugu Campus Bizia Lab programaren bitartez (campusa laborategi gisa), unibertsitatearen erronkei aurre egiteko, diziplinaz gaindiko ikerkuntza ikuspegien bitartez, administrazio eta zerbitzuetako langileen, ikasleen eta irakasleen partaidetzaz.
2022/23 ikasturtean Zientzia eta Teknologia Fakultateak parte hartzen duen Bizia Lab Campusaren proiektuak honako hauek dira:
- Iraunkortasuna Ikerketan. GreenLab: esperientzia pilotu bat Biokimika eta Biologia Molekularreko Laborategietan. Koordinatzailea: César Martín Plágaro
- Leioako campuseko berde guneak: aldaketa klimatikori aurre egiteko aukera. Koordinatzailea: Ibone Ametzaga Arregi
- Nasa Yuwe 23. Koordinatzailea: Amelia Benito del Valle Eskauriaza