w_formacion profesorado

TSE-ZTF mintegiak: Euskara akademikoa lantzen eta harmonizatzen

Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailarekin batera, Zientzia eta Teknologia Fakultatean erabiltzen dugun euskara akademikoa lantzen eta harmonizatzen laguntzeari begira diseinatutako etengabeko formaziorako eta zientzialari euskaldunen arteko lankidetzarako azpiegitura jarriko du abian. 

“TSE-ZTF mintegiak: Euskara akademikoa lantzen eta harmonizatzen”  azpiegitura Zientzia eta Teknologia Fakultateko kideei zuzenduta dago, bai irakasle-ikertzaileei, bai lan akademikoak euskaraz idazteko asmoa duten master- eta doktoretza-ikasleei ere.

[Jarduera hau euskaraz eramango da aurrera.]

PARTE-HARTZE MOTAK

  • A MODALITATEA: Euskara akademikoaren gakoak gure kasa lantzeko baliabideetarako sarbidea.
  • B MODALITATEA: 22-23 ikasturte osoan zehar eskainiko diren mintegi laburrak.