Alberto Magno Zientzia Fikziozko XXXVI. Literatura Lehiaketa (2024)
Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako literatura-lehiaketa (Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea)
Lehiaketako Oinarriak
Zientzia fikziozko eta gai zientifikoei buruzko fantasiazko generoan sar daitezkeen kontakizun argitaragabe guztiak aurkez daitezke lehiaketa honetara, baldin eta oinarri hauetan adieraziriko epearen barruan jasotzen badira. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz idatziko dira, eta ez dira izango lehiaketa honetan beste aldiz aurkeztuak edo beste lehiaketaren batean sarituak, ez eta oraindik erabakitzeke dagoen beste literatur sariren batera aurkeztuak ere, izenburu berarekin edo beste batekin. Lan bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
Lanek gutxienez 15.000 eta gehienez 25.000 hitz izango dituzte, orrialde batetik idatzita, gutxienez 12 pt neurriko letra eta lerroen arteko 1,5 espazioa erabiliz. Inprimaketaren kalitatea irakurtzeko erreza izango da. Ez da onartuko ipuin laburren multzo bat, beraien artean inolako erlaziorik ez badago argumentuaren aldetik, hau da, lan beraren kapitulu desberdinak ez badira.
Originalak aurkezteko epea, deialdi honetatik aurrera, 2024ko urriaren 18ra artekoa izango da. Posta elektronikoz bakarrik bidal daitezke ztf.kultura@ehu.eus helbidera, mezuaren gaian "XXXVI. Alberto Magno Lehiaketa" adierazita.
Posta elektronikoz bidalitako kontakizunak .pdf formatuan erantsiko dira, sinadura elektronikorik gabeko fitxategian, eta izenburua kontakizunarena izango da. Mezuaren gorputzean kontakizunaren izenburua eta egileak erabilitako leloa edo izenordea agertuko dira. Egilearen datuak erantsitako beste fitxategi batean bidali beharko dira, .pdf formatuan. Fitxategi horren izenburuan "PLIKA" testua jarriko da, eta, ondoren, kontakizunaren izenburua. Dokumentu horretan kontakizunaren izenburua eta egileak erabilitako leloa edo izenordea ere jasoko dira.
2.000 euroko lehenengo saria eta 1.000 euroko bigarren saria egongo dira. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariak emateke utziko lirateke.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da, etalehiaketaren sariak banatzeko ekitaldian bertan jakinaraziko da.
Zientzia eta Teknologia Fakultateak antologia bat argitaratzeko eskubidea izango du, bertan kontakizun sarituak direlarik. Idazle saridunak ados daudela ulertuko da, eskubideak Euskal Herriko Unibertsitatearen eskuetan uzten dituztela eta bestelako ekonomi ordainketei uko egiten dietela. Epaimahaiaren iritziz, literatur merezimendu nahikoak dituzten lan aurkeztuak ere sar daitezke, baldin, eta soilik baldin eta, egileek dagokion baimena ematen badute.
Epaimahaiak baztertu egingo ditu arrazismoaren, sexismoaren, xenofobiaren edo pertsonen duintasunaren aurkako beste edozein jokabideren apologia dakarten kontakizunak.
Epaimahaiaren erabakiaren ondoren hautatu ez diren lanak suntsitu egingo dira.
Epaimahaiaren osaketa bere garaian jakinaraziko da.
Ez da parte-hartzaileekin harremanik mantenduko.
Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berarekin.
3. Certamen Alberto Magno de Fantasía Científica 2003
Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, Bilbao 2004. ISBN: 84-8373-633-0
2. Certamen Alberto Magno de Ciencia Ficción/Alberto Haundia Zientzi Fikziozko Lehiaketa 1999 Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, Bilbao 1999. ISBN: 84-8373-159-2
1. Certamen Alberto Magno de Fantasía Científica 1989-1994
Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco, Bilbao 1995. ISBN: 84-7585-713-2
Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuan salgai daude:
Eskaerak: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1397 Pk. 48080 Bilbao. Tel 946012227, Fax. 944801314, editorial@ehu.es
35. edizioa - 2023 urtea
Kontakizunak: 89 Euskaraz: 1
SARIA
EGILEA/K
IZENBURUA
ARGITARATUTA
1
Angel Gallo Fernandez
Biltegiak
2
Joaquín Gamboa Pérez
La última luz del atardecer
Finalista
Don Javier Castañeda de la Torre
Don Javier Fernández Panadero
Ani: La integración
Finalista
Don Juan Francisco Jiménez Troya
Confesiones del caid Ben- Diamante a su segunda esposa