Ebaluazioa
Programaren garapenari jarraipena egitea da helburua, modu indibidualean (taldez talde, tutore lanak egingo dituzten ikasleetako bakoitzarekin), baita orokorrean ere, azken txostena eginda. Ikasturtean zehar hainbat inkesta egin ahal izango dira datuak eskuratzeko eta era horretan, pixkanaka-pixkanaka, plana hobetu ahal izateko.
Ebaluazio galdetegi baten bidez, lehenengo mailako ikasleek programaren garapena ebaluatu ahal izango dute. Bestalde, ikasle tutoreek eta koordinatzaileak azken txostena egingo dute esperientzia ebaluatzeko eta hobekuntza proposamenak egiteko.