Zertarako balioko dit?
Lehenengo mailako ikaslea bazara:
- Unibertsitaterako jauzian babesa izateko, ikastegian bertan eta unibertsitatean txertatzen lagunduta.
- Ikasketa plana, ikastegia bera, zerbitzu eta baliabideak, burokrazia kontuak, administrazio gaiak eta abar hobeto eta hurbilagotik ezagutzeko.
- Informazio akademikoa eta administratiboa edukitzeko, UPV/EHUn egingo duzun egonaldia hobetze aldera.
- Unibertsitateak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiak hobeto ezagutzeko eta erabiltzeko.
- Ikaskideen bizipenak hurbiletik ezagutu eta horietatik ikasteko.
- Ikasteko jarraibideak ezagutzeko eta zailtasunei aurre hartzeko, eskarmentu handiagoko kideen esperientzian oinarrituta.
- Unibertsitateko bizitzan parte hartze aktiboa izateko.
Ikasle tutorea bazara:
- Unibertsitateak eskaintzen dituen aukera, zerbitzu eta laguntza guztiak zuzenean ezagutzeko.
- Zure garapen pertsonal, sozial eta profesionala bultzatuko duten zenbait gaitasun orokor lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.
- Unibertsitatean parte hartze aktiboa izateko.
- Kredituak eskuratzeko (hautazko 3 ECTS kreditu, gehienez)*
*Elkartasuneko eta lankidetzako jarduerengatik aitortutako kredituak, Graduko Ikasketetan Kredituak Transferitzeko eta Aitortzeko Arautegiak (Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an onartutakoak) 11.5.c) artikuluan ezarritakoarekin bat.