Egin behar diren hautapen elkarrizketa guztietan parte hartzea.
Tutore lanak egingo dituzten ikasleen prestakuntza prozesuan parte hartzea. Prestakuntza saioetan parte hartzea.
Berdinen arteko tutoretza planeko jardueren garapenean lankidetza ematea.
Edukiekin lotutako informazioa kideei eskaintzea.
Ikasleek ikastegiko jardueretan eta kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
Esku hartzean proposatutako informazio saioetan parte hartzea.
Bileretako jarraipen taulak betetzea eta aurkeztea; hain justu, honako datu hauek bilduko dituztenak: parte hartzaileak, landutako gaiak, hautemandako arazoak eta egon litezkeen irtenbideak, gorabeherak, ikasleek egindako gomendioak, hobekuntza iradokizunak, etab.
Azken txostena osatzeko lanean parte hartzea.
b) Lehenengo mailako ikasleenak:
Bileretan parte hartzea.
Antolatutako jardueren garapenean parte hartzea.
Unibertsitate bizimoduan parte hartzeko, esku hartzeko, lankidetzan jarduteko edo kritikatzeko gaitasunak garatzea.
Gizartean eta lanbide munduan ondo moldatzeko gaitasunak garatzea.
Euren lanbide proiektua osatzeko zereginean parte hartzea.
Inkesta bati erantzutea, programa bera edo ikasle tutoreak balioetsita.
c) Irakasle koordinatzaileenak:
Berdinen arteko tutoretza programa gainbegiratzea eta hari jarraipena egitea.
Ikastegiko Batzarrari programaren funtzionamenduari eta emaitzei buruzko informazioa ematea.
Programaren garapena koordinatzea eta hari buruzko zalantzak argitzea.
Ikasle tutoreak lortzeko kanpainan parte hartzea: ikasleak bilatzen laguntzea, ikasleak parte hartzera animatzea, etab.
Ataza batzuetarako beharko diren irakasle eta AZPko langileak bilatzea. Ikasleen Kontseiluarekin koordinatzea.
Tutore lanak egingo dituzten ikasleen hautapenean eta prestakuntzan parte hartzea.
Ikasle tutoreak gidatzea eta horiei laguntzea bileren egutegia eta saioen ordutegiak egiten, landu beharreko edukiak zehazten, eta saio bakoitzean landuko diren edukien berri emateko zirkularrak idazten.
Azken txostena osatzeko lana koordinatzea eta bertan parte hartzea.