Que-es-TUTORIA-ENTRE-IGUALES

Zer da berdinen arteko tutoretza programa?

Lehenengo mailako ikasleen kezka eta zalantzak argitzeko parte hartzean oinarritua Ikasle tutoreek emandako prestakuntza eta informazio saioetan egituratutako jarduerak dira.  Horretarako, ikasle tutoreek prestakuntza ikastaro bat jasoko dute, eta ikastegiko koordinatzaileen laguntza izango dute.

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak sustatutako berdinen arteko plan honen helburua da unibertsitatera datozen ikasle berriei berton egokitzen eta integratzen laguntzea hala arlo akademiko eta sozialean nola pertsonalean, goragoko mailetako ikaskideen esperientziaz baliaturik. Horrez gain, aukera ematen du ikasle tutoreen gaitasun orokorrak lantzeko: komunikaziorako, harremanetarako, orientaziorako eta lidergorako gizarte trebetasunak, besteak beste.

Programa 2012/2013 ikasturtean jarri zuten abian modu esperimentalean Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak, Psikologia Fakultateak, Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak, Ikasleen Errektoreordetzak bultzatuta.