Graduko ikasketen gestiorako arautegia
IX. Kapitulua. Espediente akademikoko batez besteko nota graduko ikasketetan
65. artikulua. Espediente akademikoko batez besteko nota graduko ikasketetan.
1. Ikaslearen espediente akademikoko batez besteko nota lortzeko honako formula hau aplikatuko da: ikasleak irakasgai bakoitzean lortutako kredituak bere kalifikazioaren balioaz biderkatu, emaitza horiek guztiak batu, eta kopuru hori zatituko da ikasleak guztira lortutako kreditu kopuruaz.
2. Plan zahar edo berritu gabeetan, espedienteko batez bestekoa lortzeko kalifikazio guztiak batu, eta emaitza zatituko da irakasgai kopuruaz.
3. Irakasgai egokitu, baliozkotu eta aitortuen puntuazioa izango da espedientean sartuta dagoen kalifikazioari dagokiona. Baliokidetza batean irakasgai bat baino gehiago aitortu edo baliozkotu direnean, haren nota izango da haien arteko batezbestekoa. Kalifikaziorik ez badago, 5,0na puntu emango zaie, batezbesteko haztatua kalkulatzeko.
4. Lan esperientziaren bidez, unibertsitateko ikasketa ez‑ofizialen bidez edo ikasketa planean ez dauden prestakuntza jardueren bidez aitortutako kredituei ez zaie zenbakizko kalifikaziorik emango, eta kreditu horiek ez dira aintzat hartuko espediente akademikoko batezbestekoa ateratzeko.