"Giza Zientziak" unibertsitate titulura zuzendutako ikasketetarako laguntza (Esperientzia Gelak)
Gobernu Kontseiluak, 2003ko abenduaren 15eko bileran, Esperientzia Gelak erabiltzen dituzten ikasleentzako laguntza-deialdiak egitea erabaki zuen. Horren helburua, ahal zen neurrian, ikasle horiei zegozkien ikasketa-tasen zati bat ordaintzea zen.
Beka hori eskuratu ahal izateko, eskatzaileak akademikoak baita errentari eta familia-ondasunari dagozkion baldintza ekonomikoak ere bete beharko ditu. Baldintza horiek Eusko Jaurlaritzak eginiko ikasketa-laguntzen eta beken deialdi orokorraren Aginduan adierazten dira.
Aurkezteko lekua
Inprimaki ofizialak ikasleak ikasketak egingo dituen ikastegian eskuratu daitezke. Eskaera ikastegi berean aurkeztuko da, ikasleak matrikula formalizatzen duen data berean.
Esperientzia Gelen ikastegiak
- Arabako Campusa. Juan Ibañez Santo Domingo, 1. 01006 VITORIA-GASTEIZ
- Bizkaiko Campusa. Banco España, 2. 48005 BILBO
- Gipuzkoako Campusa. Ondarreta Pasalekua, 18. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN