Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegia
Xedapen gehigarria eta azken xedapenak
XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA. Arautegi hau interpretatzeko ahalmena.
Ahalmena ematen zaio graduko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordeari arautegi hau aplikatzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboaren (EISBA) antolaketa eta funtzionamendu Arautegiaren aldaketa
UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboaren (EISBA) antolaketa eta funtzionamendu Arautegiko 3.3 artikulua honela geratzen da (2023ko abuztuaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako arautegia):
3.- UPV/EHUko Errekurtsoen, Irizpenen eta Sinplifikazioaren arloko Batzorde Administratiboak eskumena izango du, errektoreak eskuordetuta, ebazteko unibertsitateko organoen egintzen kontra jarriko diren gorako errekurtsoak, betiere egintza horiek ez badiote ematen amaiera administrazio bideari, eskumen hori eskuordetzeko erabakian adierazitako baldintzetan eta irismenarekin.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Arau osagarriak emateko ahalmena.
Graduko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan, eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, graduko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordearen proposamenari jarraituz.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean sartzea.
Arautegi hau 2024/2025 ikasturteko graduko ikasketetan aplikatuko da, eta EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.