Gestiorako Arautegia: Xedapen orokorrak

Graduko ikasketen gestiorako arautegia

I. Kapitulua. Xedapen orokorrak

 

1. artikulua.- Helburua.

1. Arautegi honen helburua da arautzea UPV/EHUko graduko ikasketa ofizialak kudeatzeko prozedura akademikoak.

2. Graduko Batzordeak ikasturtero onartuko du, graduko ikasketen arloan eskumena duen errektoreordearen proposamena ikusita, arautegi hau aplikatzeko tramiteen egutegi ofiziala.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Arautegi hau aplikatuko zaie UPV/EHUn irakasten diren graduko ikasketei, bai unibertsitatearen beraren ikastegietan irakasten direnei bai atxikitako ikastegietan irakasten direnei.

3. artikulua. Datu pertsonalaren tratamendurako araubidea.

Arautegi hau aplikatzeko eskuratzen diren datu pertsonalak tratatu behar direnean, beteko dira, batetik, 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, eta, bestetik,  abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Era berean, UPV/EHUren tratamendu jardueren erregistroari eutsiko zaio.

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2024ko apiliraren 24an onartua eta 2024ko maiatzaren 6an EHAAn argitaratua