UIE-I-KAPITULUA

Unibertsitateko Ikasleen Estatutua

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Helburua eta aplikazio-esparrua.

1. Unibertsitateko ikasleen estatutu honek, unibertsitateko ikasleen eskubideak eta betebeharrak garatzea eta Estatuko Ikasle Unibertsitarioen Kontseilua sortzea ditu helburu, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoaren 46. artikuluak xedaturikoa betez.

2. Ikasle unibertsitarioaren estatutu hau Espainiako unibertsitate publiko eta pribatuetako ikasle guztiei aplikatzekoa izango da, bai berezko ikastegietakoak nola ikastegi atxikietakoak eta unibertsitateon menpeko hezkuntza etengaberako ikastegietakoak.

3. Unibertsitateek eskainitako irakaskuntza ofizialik egiten ari diren pertsona guztiak oro dira ikasle, unibertsitateko hiru zikloetako batean, etengabeko hezkuntzarako irakaskuntzan eta bestelako ikasketetan.