Zer da?
2010eko abenduaren 31n, UNIBERTSITATEKO IKASLEAREN ESTATUTUA onartzen duen 1791/2010 Errege Dekretua argitaratu da BOEn.
Estatutu honetan, hain zuzen, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan (pdf, 158 KB) bilduta dauden eskubideak garatzen dira, eta, gainera, unibertsitate eremuko prestakuntza-etapa bakoitzetik eratorritako berezitasunak ere jasotzen dira.
Hala, lege-esparru berrian garrantzia handiena duten ikaskuntza-moduen berezitasunak nabarmendu dira, batez ere. Eta lege-esparru hori, hain justu, unibertsitateko irakaskuntzen araudian xedatutakoarekin bat interpretatu beharko da. Bide beretik, osatu egiten da unibertsitateko ikasleek 'eskubideak babestu' - 'erantzukizuna egikaritu' binomioaren antolamendua; betiere, arauzko izaera daukan araudi baten aukeren barnean. Bestalde, Estatutuak ikasleek unibertsitateko bizimoduan parte-hartze handiagoa izateko mekanismoak finkatzen ditu, ikasleen eskubideak onartzen ditu, kultura-, kirol- eta elkartasun-jarduerak aintzat hartzen ditu eta unibertsitateko bizikidetza arautzen duen lege-esparrua aldatzeko (orain artean konstituzio-aurreko arau batek arautu du) eta eskola-aseguruaren erregimena berriro definitzeko konpromisoak ezartzen ditu.
Estatutuaren testua (pdf, 436 KB) ikusteko gonbita egiten dizugu.