EHU Ikasle
EHU Ikasle poliza
Poliza zenbakia: 00000132321902
Aseguru hartzailea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Aseguratzailea: Zurich Insurance plc.
Aseguratutako kolektiboa: UPV/EHUn Unibertsitatean emandako edozein ikasketatan (graduko ikasketak, master ofizialak, titulu propioak, ikastaro osagarriak, etab.) indarrean dagoen matrikula duen edozein pertsona izango da aseguratua, baita UPV/EHUri atxikitako ikastetxeetako ikasleak ere (Elías Querejeta Zine Eskola, Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, IMHko Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskola eta Goimailako Online Institutua).
Polizaren izena: ISTRIPUEN NAHITAEZKO ASEGURUA
EZBEHARREN BAT GERATUZ GERO JARDUTEKO PROTOKOLOA-IKASLEAK
Asistentzia medikoa jasotzeko nahitaezko baldintzak:
- UPV/EHUko unibertsitate txartela
- Asistentziaren agiria aurkeztu behar da beterik eta sinaturik
Zer egin behar du ikasleak istripua badu eta osasun arreta behar badu?
- Aseguru Etxearekin ituna duten zentro hauetako batera joan beharko du ikasleak:
ITUNPEKO OSASUN ZENTROA | PROBINTZIA | HELBIDEA |
---|---|---|
QUIRÓN BIZKAIA | BIZKAIA | Leioa-Unbe errepidea 33 bis, 48950 Erandio |
IMQ VIRGEN BLANCA | BIZKAIA | Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbo |
IMQ ZORROTZAURRE | BIZKAIA | Ballets Olaeta 4, 48014 Bilbo |
QUIRÓN DONOSTIA | GIPUZKOA | Alkolea parkea 7, 20012 Donostia |
POLICLÍNICA GIPUZKOA | GIPUZKOA | Miramón pasealekua 174, 20014 Donostia |
QUIRÓN VITORIA | ÁLAVA | Esperantza 3, 01002 Gasteiz |
- Behin itunpeko osasun zentroan, aseguratuak UPV/EHUko unibertsitate txartela eta NANa aurkeztu beharko ditu.
- Hil ala biziko larrialdia bada, eta istripuaren lekua osasun zentro horietatik urrun badago, aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahal izango du asistentzia medikoa.
- Bi kasuetan, asistentzia medikoa jasotzeko, UPV/EHUko unibertsitate txartela aurkeztu beharko da nahitaez, eta, hala badagokio, istripu agiria, ikaslearen ikastegiko dekanoak edo zuzendariak behar bezala sinatuta eta zigilatuta, edo, bestela, kasuan kasuko campuseko gerenteordeak.
Ikasleak ezin izan badu aurkeztu istripu agiria, 72 orduko epean aurkeztu beharko du, gehienez ere.
Istripu agiria lortzeko
Istripu agiria (pdf 180kb)
LARRIALDI batean, nola jokatu itunpekoak ez diren osasun zentroetan?
Hil ala biziko kasuetan aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahalko du asistentzia medikoa. Hil ala biziko laguntza hori jaso eta 24 ordura, aseguratua itunpeko zentro batera aldatu beharko da tratamenduarekin jarraitzeko. Aseguratuak 24 orduko epean jakinarazi behar du itundu gabeko zentro batean dagoela, eta zentroak behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar du asistentzia agiria.
Ikaslea itunpekoa ez den zentro batean geratuz gero aseguru etxearen baimenik gabe, aseguru etxeak ez ditu bere gain hartuko zentro horretan aseguratuak jasotako zerbitzuaren fakturak.
Probak edo beste zerbitzu batzuk behar izanez gero, zer egin behar da?
Beheko zerrenda honetako praktikak edo zerbitzuak jasotzeko, beharrezkoa da aseguru etxearen baimena izatea:
- Diagonistiko probak (TAC, RMN, ECO, artroskopiak, gamma grafiak eta abar)
- Ebakuntzak
- Errehabilitazio saioak
- Joan-etorriak (anbulantziak, taxiak eta abar)
Baimena eskatzeko, idatzi edo deitu hona:
- Helbide elektronikoa: siniestrosgcsmadrid@zurich.com
- Telefonoak: 91 458 9070 - 415 eta 210 ext. (08:00etatik 13:30etara - 15:00etatik 17:00etara) - 93.267.10.55 (24 ordu)
Zer egin behar da osasun arreta behar ez duten bestelako ezbeharrak tramitatzeko?
Polizaren babespean dagoen bestelako ezbeharrak tramitatzeko (istripuak eragindako heriotza edo baliaezintasun iraunkorra, eskolak edo matrikula galtzea edo familiako ezbeharra), jarri harremanetan pertsona honekin:
- Izen-deiturak: Maitane Petreñas Arbizu
- Posta elektronikoa: maitane.petrenas.arbizu@aoncss.es
- Telefonoa: 93 390 07 64
EZBEHARREN BAT GERATUZ GERO JARDUTEKO PROTOKOLOA-IKASTEGIAK
1. Helburua eta Eremua
Protokolo honen helburua da tresna erabilerraz eta baliagarri bat ematea UPV/EHUren aseguru polizan (99481517 zk.) sartzen diren ezbeharrak kudeatzeko, zerbitzu ona emate aldera aseguru honen babespeko pertsonei polizan aurreikusitako ezbeharren bat gertatzen zaienean.
Protokolo honek bakarrik izango du balioa dagokion aseguru kontratua indarrean dagoen bitartean.
Edozelan ere, protokolo hau ez da inolaz ere erreferentzia izango kontratuaren baldintza orokorrak, bereziak eta partikularrak interpretatzeko.
2. Osasun arreta
2.1 Aseguru etxearen itunpeko osasun zentroetan arreta jasotzea
Aseguratuak asistentzia mediko programatua edo larrialdietakoa jaso ahal izango du Zurich-en itunpeko edozein zentrotan.
Horretarako, ahal dela, aseguratuak honako hauek aurkeztu beharko ditu osasun zentrora heltzean:
- UPV/EHUko unibertsitate txartela
- Istripu agiria.
Mina hartutako pertsonak istripuaren partea, behar bezala beteta, aurkeztu beharko du arreta jaso eta 72 ordu igaro aurretik. Ahalik eta datu gehien eman beharko dira partea betetzean. Batez ere honako hauek adierazi beharko dira: min hartutako pertsonaren datuak, ezbeharraren data eta inguruabarrak eta lesioen deskribapena. Ikaslearen ikastegiko dekano edo zuzendariaren sinadura eta zigilua eduki beharko ditu, edo, bestela, campuseko gerenteordearen sinadura eta zigilua.
2.2 Aseguru etxearen itunpekoak ez diren osasun zentroetan arreta jasotzea
Hil ala biziko kasuetan aseguratuak gertuen daukan osasun zentroan jaso ahalko du asistentzia medikoa. Kasu horietan, Zurich Insurance plc-ek bere gain hartuko ditu istripuaren osteko lehenengo 24 orduetan emandako hil ala biziko arretari dagozkion fakturak. Hil ala biziko arreta hori jaso eta 24 ordura, aseguratua aldatu beharko da gomendatuetako zentroetako batera tratamenduarekin jarraitzeko. Aseguratuak 24 orduko epearen barruan jakinarazi beharko dio aseguru etxeari itunpekoa ez den zentro batean dagoela. Edozelan ere, aseguru etxeak izendatutako medikuak erabakiko du aseguratua lekuz aldatu behar den ala ez, aseguratua tratatu duen medikuarekin ados jarrita.
Zurich-en berariazko baimenik gabe itunpekoa ez den zentro batean geratuz gero, Zurich-ek ez ditu bere gain hartuko zentro horretan jasotako zerbitzuaren fakturak, non eta ez den ezinezkoa aseguratua lekuz aldatzea, behar bezala justifikatu eta dokumentuz frogatutako arrazoiak direla medio.
2.3 Proba eta zerbitzu jakinetarako baimen espezifikoak:
Beheko zerrenda honetako zerbitzuetarako erabiltzeko, beharrezkoa izango da aseguru etxearen baimena izatea aldez aurretik, non eta hori ez den ezinezkoa gertatzen, behar bezala justifikatutako eta dokumentuz frogatutako arrazoiak direla medio.
Baimena eskatzeko, idatzi edo deitu hona:
|
3. Gainerako ezbeharrak: jakinarazpena eta tramitazioa
Polizan sartzen diren bestelako ezbeharrak tramitatzeko (istripuak eragindako heriotza edo baliaezintasun iraunkorra, eskolak edo matrikula galtzea edo familiako ezbeharra), aseguratua pertsona honekin jarri beharko da harremanetan:
- Izen-deiturak: Maitane Petreñas Arbizu
- Posta elektronikoa: maitane.petrenas.arbizu@aoncss.es
- Telefonoa: 93 390 07 64
Aseguru etxeak (AON artekaritzaren bidez) idatziz eskatuko du ezbeharraren tramitea egiteko behar duen dokumentazioa, ezbehar mota bakoitzaren arabera.
4. Ezbeharra tramitatzeko dukumentazioa
Normalean, eta betiere aseguru kontratuaren bermeei men eginez, beherago zehazten den dokumentazioa eskatuko da ezbeharrak tramitatzeko. Hala ere, kasuaren arabera, beharrezkoa izan daiteke beste dokumenturen bat aurkeztea tramitea behar bezala egiteko.
Osasun arreta:
- Istripuaren partea (UPV/EHUk sinatua eta zigilatua).
- Txosten medikoa (osasun zentroak emandakoa).
Istripuak erangindako heriotza:
- Istripuaren partea.
- Hildakoa artatu duen medikuaren ziurtagiria, non heriotzaren arrazoia zheaztuko duen, edo, hala balegokio, diligentzia judizial osoen kopiak eta autopsiaren txostena.
- Heriotza ziurtagiria
- Hildakoaren eta haren onuradunen NANaren kopia.
- Azken borondateen erregistroaren kopia
- Testamentuaren kopia edo, haren ezean, jaraunsleen deklarazioa.
Heriotza kasuetan, aseguru etxeak gomendatzen du ez egiteko zergaren kitapena edo jaraunsleen deklarazioa harik eta aseguru etxeak onespena eman arte, tramitazioan errorerik ez gertatzeko.
Istripuak eragindako baliaezintasun iraunkorra:
- Istripuaren partea
- Balorazio medikoen eta irizpenaren txostenaren kopia
- Halakorik balego, Gizarte Segurantzaren ebazpena
5. Harremanetako pertsonak
Protokolo honen inguruko edozein gorabehera arin kudeatzeko, aseguratuek telefono hauetara dei dezakete:
Osasun Arreta (ZURICH):
- 91 458 9070 - 415 eta 415 ext. (08:00etatik 13:30etara - 15:00etatik 17:00etara) - 93.267.10.55 (24 ordu)
Gainerako Ezbeharrak (AON):
Bulego orduetan: 08:00etatik 19:00etara 94 425 15 00
6. Aseguru etxearen jarraipen medikoa
Aseguru etxeak beharrezko baderitzo, berak izendatutako mediku batek kontroleko jarraipena egingo die aseguratuaren lesioei. Kasu hauetan, mediku horrek berak baimendu ahal izango ditu zuzenean 2.3 atalean adierazitako zerbitzuak.
7. Protokoloa baliogabetza
Zurichek eskubidea izango du protokolo hau baliogabetzeko, bezeroak edo aseguratuak aseguru kontratuaren atalen bat betetzen ez badu.